Komunikazioaren eta inkomunikazioaren leihotik begira Kukairekin Buenos Airesen

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-07-28

Dantzatuz, kantatuz, oihu eginez edo isiltasunez elkarrizketak sortuz edo bakarrizketetan igeri eginez edota arte jardueren eta pertsonen arteko mugak urratuz  sortu zuten Arriaga Antzokiak eta  Kukai Dantza eta Tanttaka Teatroa konpainiak Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizuna, Mikel Laboak egiten zuen bezalaxe dikotomia horrek irekitako leihoetan begirada ipintzen duena. Ikuskizun zoragarri honek Argentinarako bidea hartuko du laster: abuztuaren 22, 23 eta 24an Teatro Regio antzokian taularatuko dute, Etxepare Euskal Institutuak Complejo Teatral de Buenos Aires erakundearekin sinatutako hitzarmenari esker.

Kukai konpainiak ez du segidan berehala itzultzeko asmorik, gainera: jarraian Gelajauziak,  euskal dantza oinarri hartuta Cesc Gelabert koreografo handiarekin batera sortutako kale-ikuskizuna eramango du  Tucuman (abuztuak 27), Salta (abuztuak 29), Jujuy (abuztuak 31), Corrientes (irailak 3), Resistencia (irailak 4), Chaco (irailak 6) eta Santa Fe (irailak 7) argentinar hirietara.

Argazkietan: Komunikazioa-Inkomunikazioa. Egilea: Gorka Bravo

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu