Agenda

Albisteak

Rudolf Trebitsch antropologoaren euskararen grabazioei buruz Berlinen eta Leipzigen

2013-05-24 EHUko irakasle Inaxio Lopez Aranak  Rudolf Trebitsch antropologo austriarraren ikerketen berri emango du Berlinen eta Leipzigen (Alemania) maiatzaren 27an eta 28an. Trebitschek Euskal Herrira egindako bidaiaren mendeurrena ospatzen dugun honetan, 1913an vienarrak Euskal Herrian jaso zituen kantu eta grabaketa dialektalak entzuteko aukera izango da bi hitzalditan, artean Iparragirreren Gernikako Arbolaren lehen grabazio lez kontsideratzen dena.

trebitsch 2

 

(gehiago…)

Teatro Paraiso: arrakasta Estatu Batuetan eta bira Kanadan

2013-05-24 Arabako Teatro Paraiso konpainia -Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoetako Sari Nazionala 2012- bira garrantzitsu bat burutzen ari da Estatu Batuetan eta Kanadan, haurrentzako “Lorategian” ikuskizunarekin. New Yorken izandako arrakastaren ostean, aste honetan Calgary International Children’s Festival-en izango da (Kanada)

 

(gehiago…)

“160 metros: una historia del rock en Bizkaia” Docs Wanted Sarirako hautagai

2013-05-23 Cuban Hat kanadiar egitasmoak Mediatag Crossmedia ekoiztetxe bilbotarraren “160 metros: una historia del rock en Bizkaia” dokumentala hautatu du Docs Wanted Sariaren lehen aukeraketarako. Behin betiko zerrendako partaide izateko botoak behar dituzte… Bozkatu hemen!

 

(gehiago…)

2013ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak zabalik

2013-05-23  Etxepare Euskal Institutuak 2013ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzen deialdia argitara eman du gaur. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 24an hasi eta uztailaren 23an amaituko da. Argibide osoa, hemen.

2013-05-10 ADDE bilera Aizpea Goenaga

 

Hiru euskal talde Valladolideko TAC Jaialdian

2013-05-22 Trapu Zaharra, Organik eta Pez Limbo euskal taldeak, Valladolideko Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko TAC Jaialdiaren XIV. edizioan parte hartzeko aukeratu dituzte; “Vive Soñando”, “Carneros” eta “Lana” antzezlanak aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren. Jaialdia Europa hegoaldeko indartsuenetako, dinamikoenetako eta sormentsuenetako bat da; gaur hasi eta 26ra arte iraungo du eta 12 herrialdetako 50 talde bilduko ditu.

(gehiago…)